Udaberri Festa Zubietan

Udaberriko festa amaiera gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 07:14

Maiatzaren 20an hasitako Udaberri Festa ostiral honetan, ekainaren 6an borobilduko dute Zubietako eskolakoek.

Eskulanekin ekin zioten zikloari. Sorkuntza tailer ezberdinekin hasi zuten gaztetxoenek Zubietako Udaberri Festa maiatzaren 20an. Biharamunean, lasterka bizian ikusi genituen gaztetxo eta helduak herrigunea inguratu zuen krosean gogotsu asko parte hartzen. Astea, laugarren Euskaraldia agurtuz amaitu zuten, abesten eta dantzan.

Zubietako eskolako guraso elkarteak antolaturiko Udaberri Festa amaitzear da. Ostiral honetarako, ekainaren 6rako iragarri dute bukaerako jaialdia ekintza hauen bueltan:

Zubietako Udaberri Festa
Ekainak 6, ostirala
Amaiera festa
16:45
Antzerkia.
17:15 Zezentxo Bustiblai.
18:15 Pintxo lehiaketa eta tortilla patata lehiaketa.
19:30 Euskal dantza emanaldia.
Ondoren... afari-merienda eta Zubieta talentu bila!

Tokia: Zubietako plaza.

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.