Gaur amaitu da Zubietako Udaberri jaia

Noaua Aldizkaria 2025eko ekainaren 6a

Zubietako Udaberri jaia amaierara iritsi da. Iragarritako egitarauan hainbat gorabehera egon dira. Antzerkirik ez da izan, baina giro onean joan dira pintxo lehiaketa eta dantza saioa. Hala ere, arratsaldeko izarra Zezentxo Bustiblai izan da.