Uztaileko lehen astean jokatuko da, antolatzaileen esanetan, dagoeneko Europako hegoaldeko lehiaketa handiena; Donosti Cup. 30 herrialdeetako 900 taldeek parte hartuko dute datorren edizioan. "Tanzaniak, Dominikar Errepublikak eta Taiwanek lehen aldiz izangu ditugu gurekin". Haiekin batera, herrialdeok lehiatuko dira: "Alemania, Andorra, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Espainia, Estatu Batuak, Etiopia, Frantzia, Ghana, Honduras, Japonia, Jordania, Mexiko, Nigeria, Oman, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Hegoafrika eta Errusia".
Tartean, emakumezkoen 200 taldeek parte hartuko dute. Horrekin batera, "aurten Donosti Authentics Cup-en V. edizioa ospatuko da, eta Mexikoko, Frantziako, Kataluniako eta Euskal Herriko 12 talde arituko dira".
Euskal Herriko parte hartze zabala izango da; tartean, usurbildarrak ere izango dira. Usurbil FT-tik gutxienez bi talde ariko dira Donosti Cup-en lehian. Bi kategoria hauetan parte hartuko dute:
B12 (2012) D multzoa.
B14 (2011) Y multzoa.
Taldeak soilik ez, aurreko edizioen ildo beretik, udalerri honetako azpiegiturak ere baliatuko ditu nazioarteko txapelketak; zehazkiago esanda Harane eta Zubietako zelaiak. "Multzoen fasean, talde bakoitzak gutxienez 3 edo 4 partida jokatuko ditu, talde bakoitzeko talde kopuruaren arabera, edo 5 seiko taldeen kasuan. Fase hau amaitzean, lehen bi sailkatuek Playoff A (Champions League) txapelketari egingo diote aurre, eta hirugarren eta laugarren sailkatuek Playoff B (Europa League) kanporaketari".
Neurketen ordutegia aurrerago zabaltzekotan dira antolatzaileak. Informazio gehiago donosticup.com atarian jaso dezakezue.