Zubietako jaiak

Zubieta "Aste Nagusirako" prest

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 15a, 12:19

Uztailaren 24tik 31ra ospatuko dituzten herri jaien egitaraua plazaratu du Zubietako Jai Batzordeak.

Kalezarko eta Usurbilgo jaien ondotik, badatoz Zubietakoak. Uztailaren 24an hasi eta hilaren 31ra arte luzatuko dira. Epealdi horretan izango den eskaintza plazaratu du jai batzordeak. Jubilatuen edota Umeen Egunak, oilasko biltzaileenak, jaiegun nagusia izango duen uztailaren 25eko ospakizunak edota festen azken txanpara heltzeko bidea izango den Gaupasa Eguna programatu dituzte hilabete amaierarako.

Segidan duzue josi duten egitarau zehatza. Nobedadeak aurkituko dituzue. Esaterako, festen hasierako herri afarian, "PhotoCall herrikoia" programatu dute. "Elegantzia abstraktua" jantzietan islatua agertzeko gonbita egin diete afaltiarrei.

Desafiyuan ere berrikuntzak iragarri dituzte. Kirol hitzorduekin segita, Gaupasa Egunari ekiteko Andatzara itzuli herrikoia iragarri dute.

Usurbilgo herri ordezkaritza izango dute baita Zubietako jaiek. Batetik, Ondoezik elektrotxaranga gazte talde berriak emanaldia eskainiko du. Bestetik, estreinakoz, Usurbilgo gainerako herri eta auzoetan egingo duen moduan, Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ere kalejira egingo du Zubietan.

Bertso saioak, kontzertu gauak, dastaketak, lagunarteko otorduak... eta gehiago aurkituko duzue ate joka diren Zubietako Herri Jaietan:

Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 24, osteguna
19:00
Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukekin girotuta.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Jarraian, PhotoCall herrikoia. Gaia: elegantzia abstraktua.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, ostirala: Santio Eguna
09:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Yoko Garbi Elkartearen eskutik, eta soka-dantza.
18:00 Desafiyua.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Aner Euskitze, Amaia Iturriotz.
Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, larunbata: Jubilatuen Eguna
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartearen eskutik.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 Giza proba erakustaldia.
19:00 Sardin eta piper jana plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: Leihotikan, Trikidantz, Dj Hidalgo.

Uztailak 27, igandea
18:00
Bakarrizketa Julen Axperen eskutik plazan.
Jarraian, Ibey Beatboxen emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.

Uztailak 28, astelehena: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteartea: Umeen Eguna
10:00
Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Erraldoi eta buruhandi erakustaldia, Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.

Uztailak 30, asteazkena: Gaupasa Eguna
08:45
Mendibuelta herrikoia Andatzara.
14:00 Bertso bazkaria Yoko Garbi elkartean.
17:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
22:00 Plan B Kontzertua Gurdirock-en eskutik.
00:00 Kontzertuak: Ezpalak, Herenegun, Dj Bull.

Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
10:30
Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea.
18:30 Herri kirolak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.