Zubietako jaiak

Zubieta jaietan gaurtik uztaila agurtu arte

Noaua Aldizkaria 2025eko uztailaren 24a

Herri Jaietan murgilduko da Zubieta ostegun honetatik, uztailaren 31ra arte.

Heldu da eguna. Txupinazoa jaurtita "Aste Nagusian" murgilduko da gaurtik Zubieta. Hasteko, gaur, 19:00etan abiaraziko dituzte festak. Buruhandiek eta Elene eta Anukek girotuko dute hitzordua. Segidan, zubietarren hurrengo elkargunea izango dena; herri-afaria. Egoki jantzita joateko gonbita egin du jai batzordeak. "Elegantzia abstraktua" hortxe janzteko proposaturiko gaia. "PhotoCall"-a ere egokituko dute. Jaietako lehen afalostea Itzal taldeak girotuko du.

Xehetasunak, egitarau honetan dituzue:


Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 24, osteguna
19:00
Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukekin girotuta.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Jarraian, PhotoCall herrikoia. Gaia: elegantzia abstraktua.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, ostirala: Santio Eguna
09:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Yoko Garbi Elkartearen eskutik, eta soka-dantza.
18:00 Desafiyua.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Aner Euskitze, Amaia Iturriotz.
Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, larunbata: Jubilatuen Eguna
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartearen eskutik.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 6. Gurdi Rock: Giza proba erakustaldia: Pipi zaldia vs Zubietako gazteak.
19:00 Sardin eta piper jana plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: Leihotikan, Trikidantz, Dj Hidalgo.

Uztailak 27, igandea
18:00
Bakarrizketa Julen Axperen eskutik plazan.
Jarraian, Ibey Beatboxen emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.

Uztailak 28, astelehena: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteartea: Umeen Eguna
10:00
Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Erraldoi eta buruhandi erakustaldia, Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.

Uztailak 30, asteazkena: Gaupasa Eguna
08:45
Mendibuelta herrikoia Andatzara.
10:00 6. Gurdi Rock: kale eskalada eta joko-garbian jokatzeko aukera edonorentzat.
14:00 6. Gurdi Rock: Bertso bazkaria Yoko Garbi elkartean, Unai Mendizabalekin eta Maider Arregirekin.
17:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
22:00 6. Gurdi Rock: Soka eta Plan B kontzertuan.
00:00 Kontzertuak: Ezpalak, Herenegun, Dj Bull.

Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
10:30
Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea. Txartelak uztailaren 25era arte eskuragarri Alamandegin eta Irigoienen.
18:30 Herri kirolak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.