Zubietako jaiak

Hasi dira Zubietako jaiak

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 20:17

Gaur, uztailaren 24an, hasi dira Zubietako jaiak. Berrikuntza bezala, txupinazoa errebote plazatik botatzea erabaki dute, eta bota duena Edorta Murua izan da, urteetan jaietako egitaraua egin duen artista.

Zubieta gaur uztailaren 24an Herri jaietan murgildu da Uztailaren 31ra arte. Txupinazoa Edorta Muruak bota du erreboteko plazan, ohiko den leihotik beharrean. Elenek eta Anukek kontzertua eskaini dute txozna batzordeak ere Murua omendu ostean. Gauean herri afaria, photocall herrikoia eta Itzal erromeriaz gozatzeko aukera edukiko dute zubietarrek.

Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 24, osteguna
19:00
Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera Elene eta Anukekin girotuta.
21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
Jarraian, PhotoCall herrikoia. Gaia: elegantzia abstraktua.
Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, ostirala: Santio Eguna
09:00
Esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Yoko Garbi Elkartearen eskutik, eta soka-dantza.
18:00 Desafiyua.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Aner Euskitze, Amaia Iturriotz.
Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 26, larunbata: Jubilatuen Eguna
12:00
Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartearen eskutik.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 6. Gurdi Rock: Giza proba erakustaldia: Pipi zaldia vs Zubietako gazteak.
19:00 Sardin eta piper jana plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: Leihotikan, Trikidantz, Dj Hidalgo.

Uztailak 27, igandea
18:00
Bakarrizketa Julen Axperen eskutik plazan.
Jarraian, Ibey Beatboxen emanaldia.
19:30 Krokepote txoznan.

Uztailak 28, astelehena: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00
Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteartea: Umeen Eguna
10:00
Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Erraldoi eta buruhandi erakustaldia, Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.

Uztailak 30, asteazkena: Gaupasa Eguna
08:45
Mendibuelta herrikoia Andatzara.
10:00 6. Gurdi Rock: kale eskalada eta joko-garbian jokatzeko aukera edonorentzat.
14:00 6. Gurdi Rock: Bertso bazkaria Yoko Garbi elkartean, Unai Mendizabalekin eta Maider Arregirekin.
17:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
22:00 6. Gurdi Rock: Soka eta Plan B kontzertuan.
00:00 Kontzertuak: Ezpalak, Herenegun, Dj Bull.

Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
10:30
Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea. Txartelak uztailaren 25era arte eskuragarri Alamandegin eta Irigoienen.
18:30 Herri kirolak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.