Zubietako jaiak

Zubietako 'desafiyua' ikusgarria izan da

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 25a, 19:14

Gaur arratsalde partean Zubietara hurbildu direnak, gazteen arteko 'desafiyuaren' lekuko izan dira. Bi taldetan antolatu dira. Gorriz jantzitakoak alde batetik, urdinez jantzitakoak bestetik. Lehen saioan gorriak nagusitu dira. Bigarrenean, urdinak. Berdinketa hausteko, hirugarren saio bat jokatu dute eta hirugarrenean gorriz jantzitakoak gailendu dira. Emaitza izan da gutxienekoa. Giro ederrean aritu baitira denak.

Lokotxak bildu, kixkiarekin sagarra saskiratu, hankak lotuta plazari itzuli bat eman, begiak itxita joan-etorria, zaku lasterketa, txingak... Ez zen lan erraza. Baina azkar egin dituzte lanak. Lehen saioan gorriak nabarmendu dira. Errebantxan, urdinak nagusitu dira eta berdinketa hausteko, hirugarren saio batean lehiatu dira. Hirugarrenean, gorriz jantzitakoak izan dira azkarrenak.