Zubietako jaiak

Hamaiketako eder batekin hasi dute gaurko jai eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 26a, 13:57

Sagardo eta pintxo dastaketarekin abiatu da Jubilatuen Eguna. Egitarau oparoa iragarrita dago gaurko: jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartean, mus txapelketa, giza proba, sardin eta piper jana, bingoa... Eta eguna biribiltzeko, kontzertua Zubietako plazan, Leihotikan, Trikidantz eta Dj Hidalgoren eskutik.

Uztailak 26, larunbata

Zubietako Herri Jaiak: Jubilatuen Eguna

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartearen eskutik.
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea).
18:00 Giza proba erakustaldia.
19:00 Sardin eta piper jana plazan.
20:00 Bingoa.
23:00 Kontzertuak: Leihotikan, Trikidantz, Dj Hidalgo.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.