Barazar ondoko kalea herri kirolen erakustaldiaren eremua izan da gaurkoan. Zubietako jaien baitan, giza proba erakustaldi ederra eskaini dute bertako gazteek. Alde batetik, 800 kiloko harria mugiarazi behar zuen behorra. Bestetik, 400 kiloko harria mugitzen zortziko gazte koadrila. Batek zein besteek hogei minutuko tartean zenbat plaza egin, nork gehiago, hortxe zuten finkatua erronka.
Denek zutena eta gehiago eman dute. Bidelagun izan dituzte, animu eta babesa ematen zubietarrak eta bisitariak. Hona hemen emaitzak:
-800 kiloko harriarekin behorrak 44 plaza, 25 metro eta 93 zentimetro egin ditu.
-400 kiloko harriarekin zortziko gazte koadrilak 48 plaza egin ditu.