Auzolanean sukaldatu eta dastatu ohi dituzte bertako produktu gozoak. Horren erakusleiho eta dastaleku izan ohi dira jaiak, tartean, Zubietakoak. Larunbat arratsalde honetan, festa giro ederrean eman dute piperrak eta sardinak dastatzeko aukera jaien eremuan.
Zubietarrak jo eta su aritu dira urtero gisa mimo handiz produktuok prestatu eta zerbitzatzen. Ilara luze askoa osatu dute, jakiok dastatzeko irrikaz zirenek. Bapo askaldu dute.