Ikuskizunen arratsaldea gaur, gaua luze joan den Zubietako jaietan. Hasteko, Julen Axpe bakarrizketa saio bizia eskaini du frontoian. Guztiz parte hartzailea izan da, ikus-entzuleak erabat inplikatu ditu saioan.
Segidan, zubietar baten txanda heldu da plazako oholtzan. Ibey Beatbox zubietarraren emanaldiaz gozatzeko aukera izan da, haurrak buruhandiengandik ihesi zebiltzan artean eta txosnetan, "krokepoteaz" gozatzen ari ziren tarte berean.