Azken txanpan dira jada Zubietako Herri Jaiak. Azkeneko hiru festa egunetan sartu dira. Umeen Egunarekin ekingo diote gaur azken txanpa horri; jolasak, txokolate jana edota Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa bisitan izango dute.
Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 29, asteartea: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Erraldoi eta buruhandi erakustaldia, Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.
Uztailak 30, asteazkena: Gaupasa Eguna
08:45 Mendibuelta herrikoia Andatzara.
10:00 6. Gurdi Rock: kale eskalada eta joko-garbian jokatzeko aukera edonorentzat.
14:00 6. Gurdi Rock: Bertso bazkaria Yoko Garbi elkartean, Unai Mendizabalekin eta Maider Arregirekin.
17:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
22:00 6. Gurdi Rock: Soka eta Plan B kontzertuan.
00:00 Kontzertuak: Ezpalak, Herenegun, Dj Bull.
Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea. Txartelak uztailaren 25era arte eskuragarri Alamandegin eta Irigoienen.
18:30 Herri kirolak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.