Zubietako jaiak aurrera doaz eta gaur etxeko txikien eguna da, Umeen eguna. Goizeko hamarretatik hasita, jolasteko aukera izan dute umeek:aulkien jolasa, isatsa lapurtu, marrazki lehiaketa... Arratsaldean mural bat margotuko dute parke ondoan eta buruhandi eta erraldoiak ibiliko dira Zubietan barrena.
Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 29, asteartea: Umeen Eguna
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Erraldoi eta buruhandi erakustaldia, Usurbilgo Erraldoi Konpartsaren eskutik.
Uztailak 30, asteazkena: Gaupasa Eguna
08:45 Mendibuelta herrikoia Andatzara.
10:00 6. Gurdi Rock: kale eskalada eta joko-garbian jokatzeko aukera edonorentzat.
14:00 6. Gurdi Rock: Bertso bazkaria Yoko Garbi elkartean, Unai Mendizabalekin eta Maider Arregirekin.
17:00 Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia errebote plazan.
18:00 Ondoezik elektrotxaranga.
22:00 6. Gurdi Rock: Soka eta Plan B kontzertuan.
00:00 Kontzertuak: Ezpalak, Herenegun, Dj Bull.
Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
14:00 Zikiro jatea. Txartelak uztailaren 25era arte eskuragarri Alamandegin eta Irigoienen.
18:30 Herri kirolak.
23:00 Herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.
Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.