Lehendik margotuak zituzten zenbait horma zati, irudi eta aldarri ezberdinekin. Zubietako jaiek iruditeria berria erantsi diote bertako plaza nagusiari. Astearte honetan, uztailaren 29an, izan da, bertako Herri Jaietako Umeen Egunean.
Hiru horma koloreztatu dituzte esku eta margoekin. Margoz blaitutako eskuen arrastoak islatu dituzte haietako batean, bestean errebote plaza irudikatu dute, jai kutsu handiagoa izango du hirugarrenak. Sortze prozesu hau Umeen Eguneko bazkalostean bideratu dute hainbat haur eta helduek.
Sorkuntza lanetan aritu direnak kontzentrazio handiz, lasaitasun ederrean aritu dira margoketa lan hauetan.