Lehia biziz agurtuko dituzte aurtengo Zubietako jaiak. Zikiroarekin bapo egin ostean, herri kiroletako lehia biziaren lekuko zuzenak izan dira bertako herri jaietara joandakoak. Gaur zuten azken eguna Zubietako festek eta izerdi patsetan amaitu dute.
Izan ere, binakako herri kirolen lehiari egin diote lekua txoznagunean, zein baino zein maila ederragoa erakutsi dutenak; batetik, Arkaitz Etxebeste eta Udane Ostolaza, bestetik Ugaitz Mugertza eta Elene Ostolaza. Arkaitz eta Ugaitz aizkoran hasi dira gogotik lehiatzen, Udane eta Elene harrijasotzen.
Gerora, trontzan lehiatu dira lauak eta segidan, Ostolazatarrak txingekin plazari itzuli bana ematen eta dozena erdi pasatxo itzuli korrika Etxebestek eta Mugertzak.
Azkenean, Arkaitz Etxebeste eta Udane Ostolaza txapeldun. Udanek berak egin du azken ahalegina. Harria altxatuta bira eman dio plazari bertaraturikoak agurtzeko.