Zubietarren arteko errebote partida ordu erdi beranduago hasi da. Zoruaren zati bat bustita zegoen eta noiz lehortuko zain egon dira. Jokalariren bat gaupasaz hurbildu da eta horrek ere bere eragina izango zuen atzerapenean. Ikusleen artean kontrastea. Bezperako parranda luzatzen ari zirenak batetik, partidara propio eta fresko-fresko hurbildu direnak bestetik. Bat eta beste, 11:30ak aldera abiatu da norgehiagoka.