Zubietako Jaiak

Zikiro-jana prestatzen, goizean goizetik

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 31a, 13:31

Añorgako zikirogileak goizeko 7:00etan hasi dira lanean. Iritsi orduko, gaupasa eginda zeuden gazte asko hurbildu zaizkie. Gosaria prestatu diete eta zikiro-janerako lanei ekin diete. Añorgako kuadrilla honek Lasarte eta Usurbilgo zikirogileen lekukoa hartu zuen duela bizpahiru urte. Geroztik, Añorgan eta Zubietan aritzen dira nagusiki. Gaurkoan, 70 lagunentzako jana ari dira prestatzen, umore onean.