Zubietak ordezkaritza bikoitza izango du 62. Enrique Abril Errebote Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2025ko abu. 26a, 08:42

Ehun urte betetako Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 62. Enrique Abril Errebote Txapelketako neurketen behin behineko egutegia plazaratu du. Irailaren 7an hasiko da. Zubietak lehiarako bi talde osatu ditu.

Jokoa hastear da. Irailarekin batera abiatuko da 62. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Mendeurrena betetako Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehiaketa horretako partiden behin behineko egutegia plazaratu du.

Egutegi horren arabera, irailaren 7an hasiko dira neurketak eta lehen fasea, urriaren 5era arte luzatuko da. Tarte horretan, hiru plazetan jokatuko dira partidak; Zubietan bertan, Oiartzunen eta Villabonan. Zubietak ordezkaritza bikoitza izango du txapelketaren edizio berrian; bi talde osatu dituzte.

Haiekin lehiatuko dira Senpere, Txost, Zaharrer Segi, Luzean, Kanboarrak eta Behar Zana. Guztira, beraz, zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak.

Aipatu moduan, lehenenengo bi neurketak irailaren 7rako iragarri ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; haietako bat, Zubietan.

62. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailak 7, igandea
10:30 Zubietan: Zubieta 1-Senpere
10:30 Oiartzunen: Txost-Zaharrer Segi

Irailak 14, igandea
10:30 Oiartzunen: Luzean-Kanboarrak
10:30 Zubietan: Zubieta 2-Txost
10:30 Villabonan: Behar Zana-Zaharrer Segi

Irailak 21, igandea
10:30 Villabonan: Luzean-Senpere
10:30 Oiartzunen: Behar Zana-Txost

Irailak 28, igandea
09:00 Zubietan: Zubieta 1-Luzean
10:30 Oiartzunen: Senpere-Kanboarrak
11:00 Zubietan: Zaharrer Segi-Zubieta 2

Urriak 5, igandea
10:30 Zubietan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Villabonan: Zubieta 2-Behar Zana