2025-26

Zubieta Lanbide Eskolak ikasturte berria abiatzear

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 2a, 09:41

2025-26 ikasturtea asteazken honetan abiaraziko du Zubieta Lanbide Eskolak.

Iraila heltzearekin batera, akabo oporrak ikasleentzat eta hainbat langileentzat. Abiatzera doa 2025-26 ikasturtea, besteak beste, ikastetxeetan. Inguruotan dagoeneko hezkuntza guneetako langileak beharrean dira, baina ikasleak oraindik itzultzeke dira. Goiztiarrenak, asteazken honetan, irailaren 3an bueltatuko dira, 50 urte bete dituen Zubieta Lanbide Eskolakoak hain zuzen.

Aurkezpen eguna antolatu dute erdi eta goi-mailan ikasten ari diren ikasleentzat.

Hona hemen, Lanbide Eskolatik osatu duten aurkezpen saioon egitaraua:

Irailak 3, asteazkena
Areto nagusian:
09:00 Erdi mailak: mekanika, elektrizitatea, administraritza eta mantentzea.
09:20 Goi maila (D eredua): administraritza, mekanika, robotika industriala, energia berriztagarriak, mantentzea eta informatika, industria mantentzearen digitalizazio espezializazioa.
09:40 Goi maila (A eta B ereduak): mekanika, administraritza, ostalaritza eta energia eraginkortasuna.
10:00 2. mailako taldeen aurkezpena ikasgelan tutoreekin.

Informazio gehiagorako:
lhusurbil.eus
943 36 46 00
eskola@lhusurbil.eus