Asteburuan jokatuko dira 62. Enrique Abril Errebote Txapelketako lehen neurketak

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 5a, 08:50

Asteburuan abiatuko da 62. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Zubietak lehiarako bi talde osatu ditu. Haietako batek etxean jokatuko du igandean, irailaren 7an.

Jokoa hastear da. Irailarekin batera abiatuko da 62. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Mendeurrena betetako Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehiaketa horretako partiden behin behineko egutegia plazaratu du.

Egutegi horren arabera, irailaren 7an hasiko dira neurketak eta lehen fasea, urriaren 5era arte luzatuko da. Tarte horretan, hiru plazetan jokatuko dira partidak; Zubietan bertan, Oiartzunen eta Villabonan. Zubietak ordezkaritza bikoitza izango du txapelketaren edizio berrian; bi talde osatu dituzte.

Haiekin lehiatuko dira Senpere, Txost, Zaharrer Segi, Luzean, Kanboarrak eta Behar Zana. Guztira, beraz, zortzi lehiakide izango ditu aurtengo edizioak.

Aipatu moduan, lehenenengo bi neurketak irailaren 7rako iragarri ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; haietako bat, Zubietan. Gerora, hurrengo asteotan ere beste hainbat neurketa jokatuko dira; tartean, Zubieta Pilota Elkarteak hilabete amaierarako antolaturiko Errebote Asteburuan.

62. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailak 6, larunbata
10:30 Oiartzunen: Luzea-Kanboarrak

Irailak 7, igandea
10:30 Zubietan: Zubieta 1-Senpere
10:30 Oiartzunen: Txost-Zaharrer Segi

Irailak 14, igandea
10:30 Zubietan: Zubieta 2-Txost
10:30 Villabonan: Behar Zana-Zaharrer Segi

Irailak 21, igandea
10:30 Villabonan: Luzean-Senpere
10:30 Oiartzunen: Behar Zana-Txost

Errebote Asteburua
Irailak 27, larunbata
17:00 Gazteen “Joko Garbi” erakustaldia.
18:00 Karta-joku saioa, Dani Carballok eginiko pilota-kartekin.
19:30 Afari-merienda, pintxo eta trikitixarekin.
20:30 Bideo emanaldia, errebote jokoaren xeheta-sunak azalduko dira.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Errebote Asteburua
Irailak 28, igandea
09:00 Zubietan: Zubieta 1-Luzean
10:30 Oiartzunen: Senpere-Kanboarrak
11:00 Zubietan: Zaharrer Segi-Zubieta 2
Bertan, aukera izango da erreboteko azalpenak jasotzeko, bertan egongo diren adituekin.
Plazan erreboteari buruzko "Totem" bat egongo da, EskolaTxikiko umeek egindakoa.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Urriak 5, igandea
10:30 Zubietan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Villabonan: Zubieta 2-Behar Zana