Zubietak ekin dio 62. Enrique Abril Errebote Txapelketari

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 7a, 13:23

Lehiaketa honen edizioko lehen neurketa jokatu du Zubietak igande honetan, irailaren 7an, etxean.

Errebotearen plaza bizia dugu berriz Zubietakoa gaurtik. Izan ere, igande honetan, irailaren 7an, jokatu da 62. Enrique Abril Errebote Txapelketako lehen neurketa bertan. Etxekoak, zubietarrak lehiatu dira Senpere taldekoekin.

Gogoan izan, bi dira etxekoek osatu eta edizio honetan lehiatuko diren taldeak. Lehiakide izango dituzte Senpere, Txost, Zaharrer Segi, Luzean, Kanboarrak eta Behar Zana. Guztira, beraz, zortzi parte hartzaileen talde izango ditu aurtengo edizioak.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak kaleratua du txapelketa honen hurrengo neurketen egutegia. Lehen fasea, urriaren 5era arte luzatuko da. Tarte horretan, hiru plazetan jokatuko dira partidak; Zubietan bertan, Oiartzunen eta Villabonan.

Tarte horretan, gainera, Zubieta Pilota Elkarteak hilabete amaierarako Errebote Asteburua antolatu du.

62. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailak 14, igandea
10:30 Zubietan: Zubieta 2-Txost
10:30 Villabonan: Behar Zana-Zaharrer Segi

Irailak 21, igandea
10:30 Villabonan: Luzean-Senpere
10:30 Oiartzunen: Behar Zana-Txost

Errebote Asteburua
Irailak 27, larunbata
17:00 Gazteen “Joko Garbi” erakustaldia.
18:00 Karta-joku saioa, Dani Carballok eginiko pilota-kartekin.
19:30 Afari-merienda, pintxo eta trikitixarekin.
20:30 Bideo emanaldia, errebote jokoaren xeheta-sunak azalduko dira.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Errebote Asteburua
Irailak 28, igandea
09:00 Zubietan: Zubieta 1-Luzean
10:30 Oiartzunen: Senpere-Kanboarrak
11:00 Zubietan: Zaharrer Segi-Zubieta 2
Bertan, aukera izango da erreboteko azalpenak jasotzeko, bertan egongo diren adituekin.
Plazan erreboteari buruzko "Totem" bat egongo da, EskolaTxikiko umeek egindakoa.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Urriak 5, igandea
10:30 Zubietan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Villabonan: Zubieta 2-Behar Zana

Urriak 12, igandea
Finalerdiak.

Urriak 19ko asteburua
Finala Zubietan.