Zubietak irabaziz ekin dio 62. Enrique Abril Errebote Txapelketari

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 9a, 10:38

Igandean jokatu zuen txapelketarako Zubietan osaturiko bi taldeetako batek lehen neurketa eta irabazi egin zuten.

Abian da 62. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Aurtengoa, aldaketarik ez bada, urriaren 19an Zubietan jokatuko den finalarekin amaituko da. Aurretik, hilabetez luzatuko den lehen fasea jokoan da. Lehen neurketak asteburuan jokatu dira, haietako bat Zubietan. Zubietan hain zuzen, bi lehiakide talde osatu dituzte. Haietako batek jokatu zuen edizio honetako estreinako partida irailaren 7an, errebote plazan Senpere taldekoekin. 13-0 nagusitu ziren zubietarrak.

Gogoan izan, bi dira etxekoek osatu eta edizio honetan lehiatuko diren taldeak. Lehiakide izango dituzte Senpere, Txost, Zaharrer Segi, Luzean, Kanboarrak eta Behar Zana. Guztira, beraz, zortzi parte hartzaileen talde izango ditu aurtengo edizioak.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak kaleratua du txapelketa honen hurrengo neurketen egutegia. Lehen fasea, urriaren 5era arte luzatuko da. Tarte horretan, hiru plazetan jokatuko dira partidak; Zubietan bertan, Oiartzunen eta Villabonan.

Tarte horretan, gainera, Zubieta Pilota Elkarteak hilabete amaierarako Errebote Asteburua antolatu du.

62. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Irailak 6, larunbata
10:30
Oiartzunen: Luzean 13-4 Kanboarrak

Irailak 7, igandea
10:30
Zubietan: Zubieta 1 13-0 Senpere
10:30
Oiartzunen: Txost 11-13 Zaharrer Segi

Irailak 14, igandea

10:30 Zubietan: Zubieta 2-Txost
10:30 Villabonan: Behar Zana-Zaharrer Segi

Irailak 21, igandea
10:30 Villabonan: Luzean-Senpere
10:30 Oiartzunen: Behar Zana-Txost

Errebote Asteburua
Irailak 27, larunbata
17:00 Gazteen “Joko Garbi” erakustaldia.
18:00 Karta-joku saioa, Dani Carballok eginiko pilota-kartekin.
19:30 Afari-merienda, pintxo eta trikitixarekin.
20:30 Bideo emanaldia, errebote jokoaren xeheta-sunak azalduko dira.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Errebote Asteburua
Irailak 28, igandea
09:00 Zubietan: Zubieta 1-Luzean
10:30 Oiartzunen: Senpere-Kanboarrak
11:00 Zubietan: Zaharrer Segi-Zubieta 2
Bertan, aukera izango da erreboteko azalpenak jasotzeko, bertan egongo diren adituekin.
Plazan erreboteari buruzko "Totem" bat egongo da, EskolaTxikiko umeek egindakoa.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

Urriak 5, igandea
10:30 Zubietan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Villabonan: Zubieta 2-Behar Zana

Urriak 12, igandea
Finalerdiak.

Urriak 19ko asteburua
Finala Zubietan.