Enrike Abril Errebote Txapelketako neurketa gehiago eta eskubaloi partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 12a, 08:40

Eskubaloia eta errebotea izango ditugu, asteburuko kirol hitzorduen artean.

Abian da 2025-26 denboraldia kirol taldeentzat ere. Aste honen amaieran, errebote eta eskubaloi partidak izango ditugu. Batetik, 62. Enrike Abril Errebote Txapelketaren bigarren jardunaldi asteburua izango da honakoa. Gogoan izan, Zubietak bi talde osatu ditu lehiarako. Iragan igandean irabaziz ekin zion taldeetako batek txapelketa honi. Bigarren taldearen txanda izango da etzi, irailaren 14an Zubietan.

Bestalde, Usurbil Kirol Elkarteak iragarri duenez, hiru eskubaloi neurketa jokatuko dira larunbat honetan, irailaren 13an Oiardo kiroldegiko pistan; beste bat, aurten lehen nazional mailan lehiatuko den senior mutilen taldeena, Egian.

Hemen dituzue xehetasunak:

Eskubaloia
Irailak 13, larunbata
Oiardo kiroldegian
10:00 Jubenil neskak:  Usurbil K.E. - Pulpo Eskubaloia
11:30 Kadete neskak: BILAGUN Usurbil K.E. - Orio Eskubaloia
13:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E. - Pulpo Eskubaloia

Oiardo kiroldegitik kanpo:
20:00 Senior mutilak, 1. nazionala, Egiako kiroldegian: Egia Eskubaloia - Saizar Usurbil K.E.


62. Enrike Abril Errebote Txapelketa
Irailak 14, igandea
10:30 Zubietan: Zubieta 2-Txost
10:30 Villabonan: Behar Zana-Zaharrer Segi