Zinemaldi alternatiboko pelikula bat proiektatuko dute Zubietan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 12a, 08:14

Uharte bat eta gau bat pelikularen frame bat

"Uharte bat eta gau bat pelikula" izango da ikusgai Zubietako errebote plazan irailaren 21ean 20:00etan.

Urtero bezala, iraileko hirugarren astean Donostiako Zinemaldia hasiko da, eta duela urte batzuetatik Donostiako hainbat herritarrek alternatiba bat eskaintzen diote zinemaldi horri.

Donostiako Zinemaldian ematen ez dituzten pelikulak izaten dira ikusgai, eta alfonbra gorrietatik eta fokoetatik kanpo dauden guneetan izaten dira ikusgai. 

Aurten eta ona eginez gero, gune horietako bat Zubietako errebote plaza izango da (eguraldi txarra eginez gero Kaxkapen). Zinemaldi alternatiboak iragarri duenez, igandea irailaren 21ean arratsaldean izango da emanaldi hori, eta proiektatuko duten pelikula hau da: Uharte bat eta gau bat. 

Pelikularen egileak Lentillereseko Piratak dira, eta Dijoneko (Frantzia) gune autogestionatu batean murgiltzen gaitu. Bertako egunerokotasuna, imajinario politikoa eta erresistentzia kontatzen duen pelikula bat da.