Zubietatik igaroko den 28. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian izena emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 16a, 09:13

Urriaren 26an ospatuko den 28. Lasarte-Oria Bai Herri Krosa Zubietatik igaroko da aurten ere. Izen-emateko epealdia zabalik dute parte hartu nahi dutenentzat.

28. ediziora heldutako Lasarte-Oria Bai! Herri Krosean izena emateko aukera duzue. Datorren urriaren 26rako iragarri du Ostadar Saiarre Kirol Taldeak. Aurreko edizioen antzera, Zubietatik igaroko da. Bugatitik hasita Zubieta herrigunea zeharkatuko du, Txikierdira heldu eta handik berriz Lasarte-Oriara itzuli aurretik.

Segidan dituzue proba honi buruzko xehetasunak:

Lasarte-Oria Bai! 28. herri krosa
Eguna: urriak 26, igandea.
Ordua: 10:30-11:45.
Abiapuntua/helmuga: Lasarte-Oriako Geltoki kalea.
Parte hartzeko moduak:
-Krosa: 10 kilometro.
-Ipar martxa: 5 kilometro.
Parte hartzeko baldintzak: 16 urte beteak izatea.
Izen-ematea: kronoak.com atarian urriaren 24a arte edo Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean urriaren 20tik 24ra 17:00-19:30 artean edo Michelingo frontoian urriaren 25ean (11:00-14:00/17:00-19:30) eta urriaren 27an (9:00-10:00).
Prezioa: aldez aurretik 15 euro (bazkideek 10 euro), egunean bertan 23 euro.
Oharra: dortsalak Michelingo frontoian jaso beharko dira urriaren 25ean (11:00-14:00 / 17:00-19:30) edo urriaren 26an (9:00-10:00). Dortsalarekin batera, parte hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.
Sariak:
-Txapela, loreak eta Lasarte-Oriako dendetan xahutzeko bonoak txapeldunentzat.
-Gainerako sarituentzat Lasarte-Oriako dendetan xahutzeko bonoak.
-Urriaren 25a baino lehen izena emandakoen artean sarien zozketak.

Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzaileak: Ostadar Saiarre Kirol Taldea.