Beste garaipen bat Nahia Zudaire Borrezo igerilariarentzat. Zubietakoak brontzezko domina eskuratu du Singapurren jokoan duen mundu mailako txapelketan. S8 mailako estilo libreko 400 metroko sailkapen proban eskuratu du aipatu saria. Podiumeko hirugarren postuan amaitu du modalitate horretako finala. 5 minutu, 3 segundo eta 69 ehunenean bukatu du bere saioa. 2024an Parisen eskuraturiko marka bi segundotan murriztu du. Bere aurretik, bi Britainiako bi lehiakide sailkatu dira; Alice Tai eta Brock Whiston.
Zudairek mundu mailako igeriketa txapelketa horretan jokatu duen lehen proba izan da. Izan ere, irailaren 21ean hasi eta hilaren 27an amaituko da mundu mailako txapelketa hau. Proba gehiagotan jokatzea aurreikusia du Zubietakoak.