Donostiako 73. Zinemaldiaren egunotan, alternatibarik bada. Horren adibidea izan zen igande iluntzean Zubieta. Izan ere, herri eragile ezberdinen arteko lankidetzari esker, Zinemaldi alternatiboa antolatu dute Donostiako auzo ezberdinetan, "San Sebastian Insurrectionary Fandango Festibal" izenburupean. Urrunago baita, aurten, Zubietan, Gurdi Ertz kolektiboaren eskutik.
Herenegun izan zen, hilaren 21ean Kaxkapen. Izatez, errebote plazan antolatzekoak ziren proiekzioa baina euria tarteko, aterpe beharrean izan ziren.
"Uharte bat eta gau bat" filma eskaini zuten ikus-entzuleek goraino bete zuten Kaxkapen. Pelikularen egileak Lentillereseko Piratak dira, eta Dijoneko (Frantzia) gune autogestionatu batean murgiltzen gaitu. Bertako egunerokotasuna, imajinario politikoa eta erresistentzia kontatzen duen film bat da.
Zinemaldi Alternatiboa
Donostiako Zinemaldian ematen ez dituzten pelikulak izaten dira ikusgai, eta alfonbra gorrietatik eta fokoetatik kanpo dauden guneetan proiektatzen dituzte. Segidan duzue aurtengo kartela. Zubietako proiekzioaren ostean, datorren igandera arte, irailaren 28ra arte, Añorgan, Ibaetan, Antiguon, Txominenean edota Grosen izango dira hurrengo film proiekzioak.
Urbil, Zinemaldiaren baitan
Zinemaldi alternatiboaren baitan, Zubietan eskainiko den proiekzioaren egunean bertan hasiko da Urbil merkatal gunean Donostiako Zinemaldi ofizialari lotutako zikloa, hilaren 27ra arte luzatuko dena. Urbil lehenagotik "Zinemira" atalaren babeslea zen, baina aurten, bost proiekzio emango dira bertan. Batetik, Animaziozko Film Onenaren Oscar saria jaso zuen "Flow" pelikula proiektatuko da. Pelikula horiez gain, "Faisanen Irla", "Kaixo Frida", "Heidi, katamotzaren erreskatea", eta "Goazen 12" ikusi ahal izango dira. Proiekzio guztiak irailaren 20a eta 27a bitartean izango dira eta beti 18:30ean. Hurrengoak honako hauek izango dira:
−Irailak 25: "Go!azen", lehen kapitulua.
−Irailak 26: "Faisaien Irla".
−Irailak 27: "Heidi, katamotzaren erreskatea".