Pasa den astean zehar, Singapurren jokaturiko munduko igeriketa txapelketan hiru domina eskuratu zituen Nahia Zudaire Borrezok.
Irailaren 21etik 27ra jokatu zen mundu mailako lehiaketa. 75 herrialdeetako 600 igerilari baino gehiago elkartu zituen hitzorduak. Aipatu moduan, Zubietako igerilariak hiru domina irabazi zituen; urrezko bat eta brontzezko beste bi.
Estilo libreko 400 metroko modalitatean brontzezkoa eskuratu zuen baita 100 metroko braza proban ere. Bestalde, urrezkoa irabazi zuen 4x100 estiloko erreleboko modalitatean.