Zubietako Errebotearen Eguna

Belaunaldi gazteenaren arteko partida, jaialdiari ekiteko

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 28a, 15:22

Gaztetxoenek eman zioten hasiera Zubietako Errebotearen Egunari larunbat arratsaldean, modu ezin egokiagoan; aipatu kirol jarduera hau, errebote plazan jokoan jarrita.

Giro ezin ederragoan, eman zioten hasiera larunbateko Zubietako Errebotearen Egunari. Estreinakoz antolaturiko ekimenaren baitan, merezitako aitortza egin nahi izan diote kirol jarduera honi, ezagutza plazaratu eta transmititu, besteak beste, belaunaldi gazteenari. Horren adibide ditugu segidan dituzuen irudiok.

Zubietak erreboteari eskaini dion asteburua gaztetxoenen arteko errebote partidarekin ekin zioten larunbat arratsaldean. Zubieta Pilota Elkarteak eta 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak Donostia eta Usurbilgo Udalaren nahiz Zubietako Herri Batzarraren laguntzaz antolaturiko zikloak errebotea bizirik eusten ari den belaunaldi berriari egin zion lekua.