Plazan soilik ez, errebotea eta pilota joko gehiago mahai gainera dakartzan karta jolasa balia dezakegu egun. Asteburuan Zubietan erreboteari eskainitako ospakizun zikloan aurkeztu du Dani Carballok. Solasaldi interesgarri honetan parte hartu zuen baita Antton Mendizabal eskultoreak; Oiartzunen errebotea, bote luzea... biziberritzen aritu den sustatzaile nagusietako bat. Jan-edanarekin borobildu zuten solasaldia.