Zubieta bigarren, Enrike Abril Errebote Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2025ko ira. 30a, 15:04

62. Enrike Abril errebote txapelketako hiru jardunaldia jokatu ostean, lehiatzen ari diren Zubietako bi taldeak sailkapen orokorreko bigarren postuan dira.

Orain arte jokatu dituzten lau neurketetatik hiru irabazi dituzte eta biak ala biak sailkapen orokorreko bigarren postuan dira. Zubieta ezinhobeto dabil iraila hasieran abiaturiko 62. Enrike Abril errebote txapelketan. Lehiaketa bigarren eta azken fasera sartzear den honetan, sailkapen orokorreko bigarren postuan dira Zubietako bi taldeak. Bakoitzak bina neurketa jokatu ditu eta haietatik hiru irabazi dituzte.

Segidan duzue, orain arteko emaitzen eta sailkapenaren berri, baita datozen jardunaldien berri ere:


62. Enrique Abril Errebote Txapelketa
A multzoa

1. jardunaldia:
Luzean 13-4 Kanboarrak
Zubieta 1 13-0 Senpere

2. jardunaldia:
Luzean-Senpere
Kanboarrak-Zubieta 1

3. jardunaldia:
Zubieta 1 1-13 Luzean
Senpere 13-7 Kanboarrak

Sailkapena
1-Luzean
2-Zubieta 1
3-Senpere
4-Kanboarrak

B multzoa
1. jardunaldia:
Behar Zana 6-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-6 Txost

2. jardunaldia:
Behar Zana 1-13 Txost
Zaharrer Segi 2-13 Zubieta 2

3. jardunaldia:
Txost 11-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2-Behar Zana

Sailkapena
1-Zaharrer Segi
2-Zubieta 2
3-Txost
4-Behar Zana


Hurrengo neurketak
Urriak 5, igandea
10:30 Zubietan: Kanboarrak-Zubieta 1
10:30 Villabonan: Zubieta 2-Behar Zana

Urriak 12, igandea
Finalerdiak.

Urriak 19ko asteburua
Finala Zubietan.