Azken txanpara begira da jada, 62. Enrike Abril errebote txapelketa. Aurreikusi baino gehiago ari da luzatzen, zenbait neurketa behar baino geroago jokatu behar izan direlako. Hain zuzen, igande honetan, urriaren 19an programatua zegoen berez final handia Zubietan bertan, baina momentuz egun horretan, lehiaketako finalerdiak jokatuko dira.
Finalerdi horietarako sailkatua dago azken asteotan lehiatu diren Zubietako bi taldeetako bat, Zubieta 2 hain zuzen. Kanboarrak taldekoak izango dituzte lehiakide finalaren atariko partida horretan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziotik jakinarazi dutenez.
Txapelketaren lehen fasean, hiruna neurketa jokatu dituzte Zubietako bi taldeek. Zubieta 1 taldea hirugarren postuan sailkatu da fase horren amaieran; bigarren postuan da, azken faserako sailkaturiko Zubieta 2.
62. Enrike Abril Errebote Txapelketa
A multzoa
1. jardunaldia:
Luzean 13-4 Kanboarrak
Zubieta 1 13-0 Senpere
2. jardunaldia:
Luzean 13-2 Senpere
Kanboarrak 13-1 Zubieta 1
3. jardunaldia:
Zubieta 1 1-13 Luzean
Senpere 13-7 Kanboarrak
Sailkapena
1-Luzean
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-Senpere
B multzoa
1. jardunaldia:
Behar Zana 6-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-6 Txost
2. jardunaldia:
Behar Zana 1-13 Txost
Zaharrer Segi 2-13 Zubieta 2
3. jardunaldia:
Txost 11-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-2 Behar Zana
Sailkapena
1-Zubieta 2
2-Zaharrer Segi
3-Txost
4-Behar Zana
Hurrengo neurketak: finalerdiak
Urriak 19, igandea
Luzean-Zaharrer Segi
Zubieta 2-Kanboarrak