"Katana" prest ekarri zuen Ana Goitiak Zubietara

Noaua Aldizkaria 2025eko urriaren 19a

Bakarrizketa saioa eskaini zuen Ana Goitiak larunbat arratsaldean, Zubietako Elizan.

Zubietako eliza kulturgune gisa indarra hartzen ari da. Larunbatekoa, urriaren 18koa, horren adibide argietako bat dugu. Ez da halako hitzordu bat deitzen duten lehen aldia. Oraingo honetan, Zubieta Lantzen elkarteak bakarrizketa saioa antolatu zuen. Umoregile ezagun bat gonbidatu zuten oholtza bilakaturiko elizako aldarera; Ana Goitia.

"Katana" izeneko saioa eskaini zuen. “Ana handia da, galanta. Bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka", zioen emanaldia iragartzeko aurkezpen testuak, larunbatean Goitiak berak Zubietan erakutsi moduan.