Zubieta, 62. Enrike Abril errebote txapelketako finalean

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 21a, 09:23

Finalerdia irabazita, Zubieta 2 taldea igande honetan, urriaren 26an errebote plazan bertan jokatuko den final handirako sailkatu da.

Euriak atzerarazten ez badu behintzat, igande honetan, urriaren 26an jakingo dugu nor izango den 62. Enrike Abril errebote txapelketako garailea. Izan ere, final handia jokatuko da egun horretan, aurten, Zubietako plazan eta etxekoekin. Zubietak bi talde izan ditu lehian edizio honetan, haietako bat azken fasera heldu da. Iragan asteburuan jokatu zuen finalerdia irabazi eta azken partida jokatuko du hilaren 26an etxean, 10:30etan Zubietako errebote plazan.


62. Enrike Abril Errebote Txapelketa
A multzoa

1. jardunaldia:
Luzean 13-4 Kanboarrak
Zubieta 1 13-0 Senpere

2. jardunaldia:
Luzean 13-2 Senpere
Kanboarrak 13-1 Zubieta 1

3. jardunaldia:
Zubieta 1 1-13 Luzean
Senpere 13-7 Kanboarrak

Sailkapena
1-Luzean
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-Senpere

B multzoa
1. jardunaldia:
Behar Zana 6-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-6 Txost

2. jardunaldia:
Behar Zana 1-13 Txost
Zaharrer Segi 2-13 Zubieta 2

3. jardunaldia:
Txost 11-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-2 Behar Zana

Sailkapena
1-Zubieta 2
2-Zaharrer Segi
3-Txost
4-Behar Zana

Finalerdiak
Urriak 19, igandea
Luzean 13-4 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-11 Kanboarrak

Finala
Urriak 26, igandea
10:30 Zubietako plazan: Luzean-Zubieta 2