Iragan urriaren 26an jokatzekoa zen 62. Enrike Abril errebote txapelketako final handia. Euria tarteko, ordea, bertan behera geratu zen. Egun batzuk lehenago neurketa garrantzitsu hori atzeratuko zutela jakinarazi zuen Gipuzkoako Esku Pilota Federazioak. Data berria ahal bezain laster finkatzekotan geratu ziren.
Aste hasiera honetan iragarri dute, igande honetan, azaroaren 2an, jokatuko dela final handi hori, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Aurreko igandeko ordu eta toki berean finkatu dute hitzordu berria; igande goizeko 10:30etan, Zubietako errebote plazan izango da aipatu partida. Amaieran jakingo da nortzuk diren aurtengo txapelketako garaileak.
Gogoan izan, Zubietako bi talde lehiatu direla iraila hasieraz geroztik jokoan izan den lehiaketan. Haietako bat, Zubieta 2 taldea sailkatu da final handirako. Donibane Lohitzuneko Luzean taldea izango dute aurkari.
62. Enrike Abril Errebote Txapelketa
A multzoa
1. jardunaldia:
Luzean 13-4 Kanboarrak
Zubieta 1 13-0 Senpere
2. jardunaldia:
Luzean 13-2 Senpere
Kanboarrak 13-1 Zubieta 1
3. jardunaldia:
Zubieta 1 1-13 Luzean
Senpere 13-7 Kanboarrak
Sailkapena
1-Luzean
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-Senpere
B multzoa
1. jardunaldia:
Behar Zana 6-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-6 Txost
2. jardunaldia:
Behar Zana 1-13 Txost
Zaharrer Segi 2-13 Zubieta 2
3. jardunaldia:
Txost 11-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-2 Behar Zana
Sailkapena
1-Zubieta 2
2-Zaharrer Segi
3-Txost
4-Behar Zana
Finalerdiak
Urriak 19, igandea
Luzean 13-4 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-11 Kanboarrak
Finala
Azaroak 2, igandea
10:30 Zubietako plazan: Luzean-Zubieta 2