Zubieta 2, Enrike Abril errebote lehiaketako txapeldunorde

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 3a

Partida ezin lehiatuaren ondotik, Donibane Lohitzuneko Luzean taldeak irabazi du 62. Enrike Abril errebote txapelketa.

Dena eman zuten finalistek igande goizean, Zubietako errebote plazan jokatutako bi ordutik gorako partidan. Talde bakarrarentzat izan behar zuen txapela, ordea, eta aurtengo 62. Enrike Abril errebote txapelketa Donibane Lohitzuneko Luzean taldeak jantzi du. Zubieta 2 taldea dugu txapeldunorde.

Irudiotan duzue, euria tarteko, aurreikusi baino astebete geroago jokatu behar izan duen final handia.


62. Enrike Abril Errebote Txapelketa
A multzoa

1. jardunaldia:
Luzean 13-4 Kanboarrak
Zubieta 1 13-0 Senpere

2. jardunaldia:
Luzean 13-2 Senpere
Kanboarrak 13-1 Zubieta 1

3. jardunaldia:
Zubieta 1 1-13 Luzean
Senpere 13-7 Kanboarrak

Sailkapena
1-Luzean
2-Kanboarrak
3-Zubieta 1
4-Senpere

B multzoa
1. jardunaldia:
Behar Zana 6-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-6 Txost

2. jardunaldia:
Behar Zana 1-13 Txost
Zaharrer Segi 2-13 Zubieta 2

3. jardunaldia:
Txost 11-13 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-2 Behar Zana

Sailkapena
1-Zubieta 2
2-Zaharrer Segi
3-Txost
4-Behar Zana

Finalerdiak
Luzean 13-4 Zaharrer Segi
Zubieta 2 13-11 Kanboarrak

Finala
Zubietako plazan: Luzean 13-9 Zubieta 2