Zubietako Lanbide Eskolan ginkana egin dute

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 30a

Bihar San Juan Bosco eguna da eta Lanbide Heziketaren eguna ospatzen da. Hori dela eta, Zubietako Lanbide Eskolan ginkana egin dute eguna ospatzeko: xakea, bideojokoak, futbola, herri kirolak, patata tortilla txapelketa eta taloak, besteak beste. 

Zubietako Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek ginkana antolatu dute gaur. Izan ere, bihar San Juan Bosco eguna da, Lanbide Heziketaren eguna, eta horren harira antolatu dute gaurko ginkana. Xakea, bideojokoak, futbola, herri kirolak, taloak eta patata tortilla txapelketa antolatu dituzte, besteak beste. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta eguraldi ona probestu dute.