Nahia Zudairek brontzezko domina lortu du Bartzelonan

Noaua Aldizkaria 2026ko martxoaren 23a

Zudairek estilo libreko 400 metroko lasterketan eskuratu du domina. 

Nahia Zudaire Borrezok brontzezko domina lortu du Bartzelonako Igeriketarako Munduko Seriean. Estilo libreko 400 metroko lasterketan parte hartu zuen, eta egindako denborari esker, 5:08.96, podiumera igotzea lortu zuen. 

Bartzelonako txapeleketa Munduko zirkuituaren barruko hirugarren geldialdia da, eta oraindik beste sei geldialdi geratzen dira.