"Hemen daude 2026-27 ikasturterako ate irekien jardunaldiak", Zubieta Lanbide Eskolatik jakinarazi dutenez. Hurrengo ikasturtera begirako matrikulazio garaia heldu aurretik, ikastetxeko azpiegiturak nahiz egitasmoa bera ezagutzea ahalbidetuko dute, egunotarako antolaturiko ate irekien saioek. Guztira hiru jardunaldi egun finkatu dituzte, abiatu berri dugun aste honetarako.
Erdi nahiz goi mailako zikloak eta espezializazio eskaintza ezagutu ahalko da hitzorduotan. Erdi mailako ziklo hauek eskaintzen ditu Zubieta Lanbide Eskolak: Administrazio Kudeaketa, instalazio elektrikoak eta automatikoak, hozteko eta girotzeko instalazioak, Beroa Sortzeko Instalazioak, mekanizazioa, instalatze eta mantentze lanak. Goi mailako zikloei dagokienean, Administrazio eta Finantzak, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa, Energia Berriztagarriak, Plataforma Anitzetako eta Web Aplikazioak Garatzea eta Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza.
Horrez gain, Industria-Mantentzearen Digitalizazioan, Auditoretza Energetikoan nahiz Interneti Lotutako Sistemak Instalatzeko eta Mantentzeko espezializatzeko aukera eskaintzen du Zubieta Lanbide Eskolak.
Zubieta Lanbide Eskola
Erdi-mailako zikloak
Apirilak 21: 17:00-18:45.
Apirilak 25: 10:00-11:30.
Goi-mailako zikloak eta espezializazioa
Apirilak 23: 17:00-18:45.
Apirilak 25: 11:30-13:15.
Saiootarako izen-ematea: Zubieta Lanbide Eskola.
Informazio gehiagorako:
eskola@lhzubieta.eus
943 36 46 00
