Dantza batean hasiko dute gaur Zubietako Udaberri Festa

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 27a

Zubietako dantza taldearen emanaldiarekin ekingo diote gaur, ekainaren 11ra arte luzatuko den Udaberri Festa.

Zubieta ospakizun ziklo betean barneratzera doa, eskola txikiaren eta Lanbide Eskolaren eskutik. Larunbatean, maiatzaren 30ean ospatuko du Zubieta Lanbide Eskolak bere 50. urtemuga festa.

Aurretik, Zubietako eskolako guraso elkarteak ikasturte amaierako ekimen zikloa iragarri du Zubietako plazan, asteazken honetan, maiatzaren 27an hasita. Dantza batean ekingo diote zikloari, Zubietako bertako taldeak emanaldia eskainiko du eta.

Maiatzak 27, asteazkena
18:00 Zubietako dantza taldearen emanaldia.

Maiatzak 28, osteguna
16:45
Ipuinak eta marrazkiak, Bea eta Ces; horrekin batera, 2 herri krosa.

Maiatzak 29, ostirala
16:45
Musika tresnen eskulanak eta "Oaintxe in deu" txaranga.

Ekainak 11, osteguna
16:45
Altxorraren bila gynkana.
18:00 Apar festa.

Ekainak 12, ostirala
16:45
Ekitaldiak:
-Haurren funky eta antzerki emanaldia.
-Pintxo eta tortilla lehiaketa.
-Afarimerienda elkarrekin.
-Zubieta Talentu bila.
-Bingoa.


Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.