Udaberri Festa betean da jada Zubieta, bertako eskolako guraso elkartearen eskutik. Asteazken honetan, maiatzaren 27an eman diote ongi etorria ekainaren 12ra arte luzatuko den zikloari; bizi asko gainera, dantzan. Zubietan jarduera horretan ari den taldearen lanketaren erakusleihoa izan da gaurko hitzordua, aipatu moduan, Udaberri Festa abiarazteko baliatu nahi izan dutena.
Frontoi ondoko plazan eginiko euskal dantzen emanaldi horretara batu dira gero, bertan ziren hainbat herrikide.
Udaberri Festa hasi baino ez da egin Zubietako dantza taldearen eskutik. Ostegun honetan, hilaren 28an izango du segida, herri krosarekin eta ipuinen eta marrazkien saioarekin:
Udaberri Festa Zubietan
Maiatzak 28, osteguna
16:45 Ipuinak eta marrazkiak, Bea eta Ces; horrekin batera, 2. herri krosa.
Maiatzak 29, ostirala
16:45 Musika tresnen eskulanak eta "Oaintxe in deu" txaranga.
Ekainak 11, osteguna
16:45 Altxorraren bila gynkana.
18:00 Apar festa.
Ekainak 12, ostirala
16:45 Ekitaldiak:
-Haurren funky eta antzerki emanaldia.
-Pintxo eta tortilla lehiaketa.
-Afarimerienda elkarrekin.
-Zubieta Talentu bila.
-Bingoa.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.