Udaberri Festak gaur izango du segida Zubietan

Noaua Aldizkaria 2026ko maiatzaren 29a

Eskulanek eta txarangak giroturiko arratsalde pasa antolatu du Zubietako eskolako guraso elkarteak ostiral honetarako, maiatzaren 29rako.

Asteazkenean Zubietako dantza taldearen eskutik hasitako Udaberri Festak ostiral honetan, maiatzaren 29an izango du segida, osteguneko ipuin eta marrazkien nahiz horrekin batera iragarria zuten 2. herri krosaren ondotik.

Txarangak girotuko du arratsaldea. Eskulanak iragarri dituzte baita, ziklo hau antolaturiko Zubietako eskolako guraso elkarteak:

Udaberri Festa Zubietan
Maiatzak 29, ostirala
16:45
Musika tresnen eskulanak eta "Oaintxe in deu" txaranga.

Ekainak 11, osteguna
16:45
Altxorraren bila gynkana.
18:00 Apar festa.

Ekainak 12, ostirala
16:45
Ekitaldiak:
-Haurren funky eta antzerki emanaldia.
-Pintxo eta tortilla lehiaketa.
-Afarimerienda elkarrekin.
-Zubieta Talentu bila.
-Bingoa.


Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.