Zubietak Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko du igandean, Oiartzunen

Erredakzioa 2026ko uztailaren 1a

Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala igande honetan jokatuko da, Oiartzungo beheko plazan. Txost eta Zubieta 1 taldeak arituko dira, aurrez aurre. Partida 10:30ean hasiko da. 

Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre eta Jon Argote Beloki jokalariek ordezkatuko dute Zubieta 1 taldea.

"Gipuzkoako Errebote Txapelketako lehia honekin, 2025-26 denboraldia agurtuko dugu ofizialki", Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aditzera eman duenez.  Oiartzungo Txost eta Zubieta 1 taldeak izango dira aurrez aurre, igandean, 10:30ean hasita, Oiartzungo beheko plazan.

Uztailak 5 igandea, 10:30. Oiartzun-beheko plazan
1. Errebotea, nagusiak:
TXOST (Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste, Andoni Zabala Lekuona).
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre, Jon Argote Beloki).