Txost taldea nagusitu zen Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finalean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 6a

Oiartzuarrek etxean jokatu zuten eta 13-9 gailendu ziren Zubieta 1 taldearen aurkako norgehiagokan. 

Oiartzungo Txost taldea boskote honek osatu zuen: Joseba Azpiroz Iriarte, Andoni Urbieta Etxeberria, Ugaitz Susperregi Ibarguren, Txomin Nazabal Etxebeste eta Andoni Zabala Lekuona.

Zubieta 1 taldearen izenean, hauek izan ziren kantxaratu zirenak: Josu Aizpurua Arroyo, Joseba Aizpurua Arroyo, Ugaitz Rezola Huizi, Endika Garcia Eizagirre eta Jon Argote Beloki.

13-9 izan zen azken emaitza, partida lehiakorra izan zen seinale.  "Honekin, bukatutzat ematen dugu Gipuzkoako lehiaketa ofizialen 2025-26 denboraldia", Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aditzera eman duenez.