Ekaineko Kalezarko eta uztaila hasierako Usurbilgo jaien ondotik, festa giroa ez da inolaz ere apalduko hurrengo asteotan. Izan ere, ospakizunok bueltan izango dira Zubietako Herri Jaien eskutik, hilaren 24tik 31ra.
Urtero moduan, bertako jai batzordeak astebeteko zikloa osatu du hilabeteotako prestaketa lanetan. Zubieta "Aste Nagusian" murgiltzeko gogotsu dira. "Santioak ailegatu dira! Gazteak herria astintzeko prest gaude eta gurekin nahi zaituztegu. Zapi moreak atera, blusa berdea plantxatu eta dantza egiteko prestatu. Gazte, ez hain gazte, atera plazara herria alaitzera. Gora Zubieta eta gora Santioak!", adierazi dute jaiotako antolatzaileek, sare sozialen bidez.
Segidan duzue, datozen festetarako jai batzordeak osaturiko ekitaldien eskaintza zabalaren berri:
Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 24, ostirala
19:00 Jaien hasiera: txupinazoa eta buruhandiak.
Jarraian, txoznen irekiera eta Iruztak girotuta.
20:45 Herri afari mozorrotua.
00:30 Itzal taldearekin dantzaldia.
Ondoren, Dj ZZero.
Uztailak 25, larunbata: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Yoko Garbi Elkartearen eskutik, eta soka-dantza.
18:00 Desafiyua.
Jarraian, buruhandiak.
00:00 Kontzertuak: Laket erromeria eta DJ Txolas.
Uztailak 26, igandea: Jubilatuen Eguna
11:30 Sagardo dastaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartean.
18:00 Andatzara Igoera II. Mendi Lasterketaren hasiera:
17:00-17:45 Dortsal banaketa Zubietako Elizako arkupean.
18:00 Lasterketa eliza paretik.
Izen-ematea: labur.eus/andatza2
Jarraian, sardin eta piper jana eta buruhandiak.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Alaia Martin, Eneko Lazkoz eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi". Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.
Uztailak 28, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen itzulera.
Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Usurbilgo Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren erakustaldia.
Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.
Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.
Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.