Zubietako Herri Jaiak

Oilasko biltzaileek itzularaziko dute festa giroa Zubietara

Noaua Aldizkaria 2026ko uztailaren 28a

Oilasko biltzaileen irteerarekin itzuliko da festa giroa astearte honetan, uztailaren 28an, Zubietara.

Asteburuko hamaika ekintzen eta atzoko atseden egunaren ondotik, astearte honetan, hilaren 28an jai giroan murgilduko dira berriz Zubietan eta hala segiko dute hilaren 31ra arte.

Zubietako Herri Jaien bigarren txanpa honi oilasko biltzaileek ekingo diete. Gero helduko da Umeen Eguna, Gaupasa Eguna eta jaien azken hitzorduak hilaren 31n.

Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 28, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen itzulera.

Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Usurbilgo Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren erakustaldia.

Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.

Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.

Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.