Egunero ez da jai izaten eta zer hobeto ezohiko jantziekin, bestelako itxurarekin jai giroan plazaratzea baino. Hala agertu dira zubietarrak Herriko Jaien hasierara; festetan murgiltzeko prest eta mozorrotuta. Izan ere, azken urteotan ohitura bihurtu dute, lehen orduetan herri afaria antolatzea. Zubietarrak elkartu ohi dituen lehenengo gau horretarako mozorrotuta agertzea proposatu izan zaie. Bistan denez, belaunaldi guztietako herrikideek bat egin dute jai batzordearen deialdiarekin.
Izan dira hainbat kultura edota ogibide irudikatu dituztenak. Nazioarteko agintari ezagunen bisita ere izan dute Zubietako Herri Jaiek. Familiak, lagun koadrillak elkartu ditu hitzorduak, lehenbizi txoznaren bueltan eta haren ondoan, jai batzordeak kokaturiko "fotokolean". Segidan, afaritarako elkartu dira frontoian.
Festen hasiera girotzen izan dira baita gaztetxoenentzako arrapaladan irtendako buruhandi biziak eta gauza bera egin dute Iruzta taldeko kideek txozna irekitzeko.
Zubietako Herri Jaiak hasi baino ez dira egin. Uztailaren 31ra arte astebeteko ospakizun zikloan barneratu dira:
Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 25, larunbata: Santio Eguna
09:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik.
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa, Yoko Garbi Elkartearen eskutik, eta soka-dantza.
18:00 Desafiyua.
Jarraian, buruhandiak.
00:00 Kontzertuak: Laket erromeria eta DJ Txolas.
Uztailak 26, igandea: Jubilatuen Eguna
11:30 Sagardo dastaketa. Parte hartzaileak: Saizar, Petritza, Alorrenea, Arratzain, Zabala, Urdaira, Zuasti, Aialde Berri, Altuna, Intsalus.
14:00 Jubilatuen bazkaria Yoko Garbi Elkartean.
18:00 Andatzara Igoera II. Mendi Lasterketaren hasiera:
17:00-17:45 Dortsal banaketa Zubietako Elizako arkupean.
18:00 Lasterketa eliza paretik.
Izen-ematea: labur.eus/andatza2
Jarraian, sardin eta piper jana eta buruhandiak.
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña, Alaia Martin, Eneko Lazkoz eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi". Gai-emailea: Zortzitan Bertso Eskola.
Uztailak 28, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen itzulera.
Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Usurbilgo Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren erakustaldia.
Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.
Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.
Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.