Zubietako jaiegun nagusia larunbat hau, uztailaren 25a. Goizetik aritu dira girotzen herria. Goiztiarrenak Donostiako txistulari banda kideak izan dira. Esnadeia egin dute, jendea lozorrotik edo bezperako parrandatik esnatu berriz eta plazaratzeko gonbita musikatu dute.
Haiek izan dira ere, meza ostea girotu eta soka-dantzako partaideak Alamandegi ondotik errebote plazara gidatu dituztenak. Izan ere, sakon erroturiko hitzordua ospatu da urtero moduan, larunbat eguerdi honetan; soka-dantza. Herri batzarreko hainbat ordezkari, Zubietako dantza taldeko kide zein herrikide eta gonbidatu gehiago erakarri ditu ekitaldiak.
Gogotik mugitu dira errebote plazan, banaka, binaka edota talde handian. Zubietako jaiegun handiari gorazarre ederra egin diote dantzan.