Asteburuko dantza saio, "desafiyo" eta parranda gauen ondotik, indarberritzeko hitzordu ezin aproposagoa izan dute igande eguerdi honetan, uztailaren 26an, Zubietako Herri Jaien baitan. Tokiko sagardoa dastagai jarri dute, zehazkiago adierazita, guneotan ekoitzitakoak: Saizar, Petritza, Alorrenea, Arratzain, Zabala, Urdaira, Zuasti, Aialde Berri, Altuna, Intsalus etxeetakoak.
Goizeko 11:30etan hastekoa zuten dastaketara, pixkanaka jendea biltzen joan den. Eguerdian barneratu ahala, joan-etorri gehiago izan da Zubietako frontoian.
Etxe bateko zein besteko sagardoa dastatu artean, edaria zintzurretik behera bultzatzeko hamaiketako goxoa ere dastatu ahal izan dute.
Jatekoa eta edatekoa zerbitzatzen, nahiz sarbidea kudeatzen, zubietarrak aritu dira. Jaietako gainerako ekitaldien antzera, hitzordu hau ere auzolanean bideratu dute.
