Bertsoen plaza izan dugu Zubietakoa igande honetan, uztailaren 26an. Urtero moduan, Herri Jaien baitan, lau bertsolari bildu ditu aurtengo edizioak; Andoni Egaña, Alaia Martin, Eneko Lazkoz eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi". Gai-emaile gisa aritu da beste bertsolari bat, gaurkoan, abesten baino saioa aurkezten, gidatzen aritutakoa eta zubietarra bera; Asier Azpiroz Iztueta.
Plaza beteta zutela ekin diote Zubietako festetako saioari. Haien bidez, eman diote amaiera, jaien lehen txanpari Azpirozek berak gogorarazi moduan.
Atseden eguna izango da astelehenekoa. Asteartean, hilaren 28an itzuliko da festa giroa Zubietara oilasko biltzaileen eskutik. Hortik aurrera, ospakizun ziklo honetan ez da etenik izango jaiak bukatu arte, hilaren 31ra arte.
Zubietako Herri Jaiak
Uztailak 28, asteartea: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Ane eta Alazne trikitilariek alaituta.
14:30 Oilasko biltzaileen itzulera.
Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Umeen bazkaria.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada.
18:00 Usurbilgo Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren erakustaldia.
Uztailak 30, osteguna: Gaupasa Eguna
12:00 Gaztetxoen Yoko Garbi erakustaldia.
16:00 Mus txapelketa Yoko Garbi elkartean, (15:30etan izen-ematea, bikoteko 25 euro).
Sariak:
1-Txapela eta kopa. 300 euroko otordua Aratz erretegian, sagardoa, ura.
2-Arkumea, sagardoa, ardoa.
3-Lau txuleta, sagardoa, ardoa.
4-Bi txuleta, sagardoa, ardoa.
18:00 Sega desafiyua: Uribarrena I-Zuriarrain II.
Jarraian, bertsolariek girotutako krokepoteoa txoznan eta buruhandiak.
20:30 Zikiro jana. Txartelak aurrez salgai uztailaren 26ra arte, Zubietako Alamandegin eta Usurbilgo Aitzagan.
23:00 Kontzertuak: Zutik Elektrotxaranga, Trikidantz, Dj Vidu.
Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna
10:30 Meza.
11:00 Zubietarren arteko errebote partida.
18:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
20:30 Oilasko biltzaileen afaria Bugati erretegian.
23:30 Traka.
Bukatzeko, txozna hustutzea.
Oharrak:
-Jaietan gerta daitezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
Antolatzailea: Zubietako jai batzordea.



